Masterclass Uztaila 2025
Ikas-egoerak eta proiektuak programatzen ikasteko 6 gakoak

Ziur zaude?

Zuzeneko masterclass honetan EZ dizut dena eginda emango. Lan egin beharko duzu.

Izan ere, helburua ez da nik zuri ezer oparitzea. Ez dut halakorik egingo.

Baina prozesu osoan zehar lagunduko dizut.

Egia esateko, nahiko erraza da zure ikasleen errealitatearekin bat datorren ikaskuntza-egoera edo proiektu bat diseinatzea. Askotan egin dut. Beste askori ere lagundu diet. Eta lortu dute.

Beraz, erraza da.

Zuzeneko masterclass honetan 6 gako emango dizkizut zure lana erreztuko dutenak. Eta zuzenean emango dizkizut. Edo zuzenekora ezin baduzu etorri, beranduago ikusteko aukera ere izango duzu emango dizudan estekaren bidez.

Baina merezi du zuzeneko saiora etortzea. Zergatik?

  • Zalantza guztiak bertatik bertara erantzungo ditudalako.
  • Zure errealitatearekin bat datozen egoera zehatzak askatu ahal izango dugulako.
  • Galdera-erantzuna modurik eraginkorrena delako.

 

Gainera, elkarrekin eraikiko dugu zure hurrengo proiektua edo ikaskuntza-egoera. Datorren ikasturtera aurreratuko zara ikasturte berria beste lasaitasun batekin hasteko.

Baina lan egin beharko duzu.

Ni ez naiz azti bat. Baina maisu eta formatzaile ona naiz.

Beraz, ausartzen bazara eta lan egiteak beldurtzen ez bazaitu, segi irakurtzen.

Eta zuk, zer jasoko duzu?

1. Zure proiektua edo IE diseinatzeko 6 gakoak.

2. Programazio-txantiloia. Erraza eta argia, nagikeria sentitzeari utz diezaiozun.

Badakit burokrazia gorroto duzula. Horregatik egin dut erraza eta argia.

3. Proiektu edo IE-en diseinuari buruz dituzun galdera guztiei erantzutea.

4. Nik neuk aurrera eramandako proiektuen eta Ikas Egoeren adibideak erakutsiko
dizkizut, horietan inspiratu eta zure testuingurura egokitzeko.

5. Masterclasseko grabazioaren esteka, behin baino gehiagoten ikusteko aukera
izan dezazun edota zuzenean ikusteko aukerarik izan ez baduzu.

Nola eman izena?

✏️1. urratsa: Bete izena emateko inprimakia

Egin klik esteka honetan eta bete zure datuak: [Galdetegia]

💳2. urratsa: Ordainketa egitea

A aukera: Kreditu-txartela HEMEN

B aukera: BIZUM telefono-zenbaki honetan: 688 631 452

Kontzeptua: [Izena eta abizena + “Masterclass Uztaila 2025”]

🔔Izena emateko azken eguna 2025/06/29, 23:59ak baino lehen.

Zure inskripzioa (galdetegia) eta ordainketa egiaztatzen ditugunean, baieztapen
mezu bat eta masterclass-era sartzeko esteka bidaliko dizkizugu.

📩Kontaktua

Argibideren bat behar baduzu, idatzi proiektatu@gmail.com helbidera.

Masterclassean ikusiko dugu elkar, plazera izango da zu ezagutzea!

Formakuntza hau interesatzen zaizu?

Utzi zure informazioa eta eskatu informazio gehiago