Ahaldundu zaitez. Segurtasunez.

Bokaziorik gabeko irakaslea naiz.

Ez nuen irakasle izateko ikasteko asmorik. Baina orduko nire familiaren egoera ekonomikoak eta aitaren heriotza tragikoak aukera bakarra izatea eragin zuten.

Beraz, irakasle bilakatu nintzen.

Eta gustuko nuela deskubritu nuen! Ona nintzela deskubritu nuen. Edo ona izateagatik gustuko nuela deskubritu nuen.

Ez dakit zer izan zen lehena.

Eta ordutik hona egin dudana zera izan da: behatu eta ikasi. Nire ikasleekiko harreman polit horretaz gozatzen ikasi dut, irakatsi nahi izan didaten guztia xurgatu dut irakasle hobea izateko.

 

@juan_tena

Izan ere, denbora luzez eduki ahal izan dut niretzat ikasgela den laborategi hori. Probatzen, ikertzen, aldatzen, ikasten…

Eta orain deskubritu dut badela beste zerbait ondo egiten dudana. Oso ondo. Irakasleen prestakuntza. Alde horretan egon naiz eta badakit zer behar den.

Badakit nola egin irakasleak ikasgelan seguruago senti daitezen.

Badakit nola egin konfiantza transmititu dezaten, beren ekintzak ikaskideen eta familien aurrean justifikatu ditzaten.

Badakit nola egin estrategia inklusiboak, metodologikoak eta ebaluazio-estrategiak gara ditzaten.

Hau da, badakit nola egin zure ikasleek, zure ikastetxeak eta zuk zeuk hezkuntzaz gozatu eta etekina atera dezazuen.

Baina zuk eta zure ikastetxeak ez duzue prestakuntzarik behar. Ez, edozein prestakuntza, behintzat.

Zure lekuan egon naiz. Prestakuntza asko egin ditut, eta gehienek ez didate ezertarako balio izan. Ez duzu imajinatzen zelako titulutxo-sorta dudan.

Beno, bai, imajinatzen duzu, zuk ere izango dituzu eta.

Benetan balio izan didaten prestakuntzak hurrengo egunetik nire gelan aplikatu ahal izan ditudanak izan dira. Besteak ez.

Horiek dira bertan gelditu direnak. Horiek dira ilusioa piztu didatenak.

Eta horiek dira eskaintzen dizkizudan formazioak.

Baina asko gara lan honetan. Ez nazazu aukeratu aukeratzeagatik. Ziurtatu aukeratzen duzuna gelditzen diren horietakoa dela. Aplikatzen diren horietakoa. Ilusioa pizten duten horietakoa.

Formakuntza hau interesatzen zaizu?

Utzi zure informazioa eta eskatu informazio gehiago