@juan_tena

Bada irakasteko beste modu bat erreza eta beteko zaituena.

Nire lehenengo lanbidea fruta-saltzailearena izan zen. Fruta saltzen nuen nire herriko eta inguruko merkatuetan.
Eta nire lehenengo jefea Ricardo izan zen. Jefe ona. Maisu ona izan zitekeen, baina frutagilea izatea nahiago izan zuen.
Ricadok ez zidan inoin esaten zer egin behar nuen. Baina beti erakusten zidan nola egin behar nuen. Zer egin esatea erraza da, edonork egiten du hori.
Baina eraginkorragoa da norberak nola egin dezakeen erakustea. Eredua ematea.
Ez zidan esaten nola muntatu postua. Muntatzen hasten zen, nik ere nola egin behar nuen ulertzeko.
Ez zidan esaten nola jarri fruta modu egokian. Bera hasten zen ipintzen nik eredu bat izateko.
Nik egiten nuen bakarra interesa jartzea zen. Ikasteko interesa.
Ez nengoen bakarrik. Ricardo neukan ondoan.
Hori da nire formazioek duten balio erantsia. Ez dizut esango zer egin. Baina nola egin erakutsiko dizut zuk ere egin dezazun. Lehen momentutik zure gelan nola ezar dezakezun ulertzeko.
Interesa baduzu, Ricardorekin ikasitakoa egingo dut zurekin.
Interesa baduzu. Bestela ez.
@juan_tena
  • Gauzak aldatu diren sentsazioa duzu, baina ez dakizu nola egin beste modu batera?
  • Zure ikastetxeak aldaketa bat behar du jarduteko moduetan, baina ez dakizue nola egin?
  • Legeak paradigma aldatzea eskatzen dizu, baina ez dakizu nondik hasi?
  • Ikusten duzu zure ikasleek ez dituztela gaitasunak espero bezala garatzen?
  • Kostatzen al zaizu zure praktika zure gelako aniztasunera egokitzea, ikasle bakoitzari lagundu ahal izateko?
  • Klase bakoitzean ikasleen arreta lortu eta mantentzea.

  • Zure ikastetxea hezkuntza-berrikuntzaren erreferente bihurtzea.

  • Lege-aldaketak arrakastaz ezartzea, berrikuntza pedagogikoa gidatuz.

  • Ikasle bakoitzaren errendimendu akademikoa nabarmen handitzea.

  • Zure ikasle-taldearen aniztasuna kudeatzea, erritmoak eta banakako beste behar batzuk errespetatuz.

  • Hezkuntzaren abangoardian egotea, ikasleak etorkizunerako prestatuz.

Formakuntza hau interesatzen zaizu?

Utzi zure informazioa eta eskatu informazio gehiago