Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, matematika fitxa, algoritmo eta errepikapen hutsetara murriztu behar ez dela sentitzen dutenentzat. Begirada aldatu nahi duten irakasleak: “irakatsi behar den horretan” zentratzeari utzi eta “haur bakoitzak nola ikasten duen” behatzen hasi.
Zuk ere uste baduzu denek ez dutela berdin ikasten, akatsa ez dela akatsa, aukera bat baizik, eta ulertzea asmatzea baino garrantzitsuagoa dela… masterclass hau zuretzat da.
Ikusiko dugu nola entzun, behatu eta egokitu ikasgelan egiten duguna, matematika ikasteak zentzua izan dezan, jakin-mina piztu dezan eta poztasunez bizi dadin.
Nire izena Mikel Fernández da, maisua eta formatzailea naiz, eta 27 urte baino gehiagoko esperientzia dut hezkuntza eremuan.
Denbora honetan zehar esperientzia asko bizi izan ditut, bide desberdinak probatu ditut, galderak egin dizkiot neure buruari eta arretaz ikusi dut zerk funtzionatzen duen eta zerk ez matematika modu esanguratsuan irakatsi behar denean.
Masterclass hau ibilbide horretatik sortzen da, uste sendo batetik: matematikaren didaktika aldatu egin daiteke eta aldatu egin behar da. Ez modak jarraitzeko, baizik eta haur bakoitzak ikasten duena ulertu, gozatu eta zentzua eman ahal izateko.
Benetako praktikatik, ikasgelatik, ikasleekiko harreman zuzenetik sortutako proposamenak partekatuko ditut zurekin. Ez teoriatik, baizik eta egunero probatzen, egokitzen eta hobetzen denetik. Izan ere, uste dut matematika irakastea ez dela betikoa errepikatzea, baizik eta beste modu batera begiratzen ausartzea eta horren arabera jokatzea.
Ikastetxe batzuk ez dute behar dutena aurkitzen.
Irakasle batzuk ez dute nahiko luketena lortzen.
Guk ez dizugu esango zer egin. Guk, nola egin erakutsiko dizugu.
© Copyright 2023 Proiektatu