Ebaluazio konpetentziala: nola egin posible ikasgelan

Bihurtu ebaluazioa ikaskuntzaren ardatz, eta konpetentzien ikuspegia bermatu, konplikaziorik gabe.

Nori zuzenduta dago masterclass hau?

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, kalifikatzea nahikoa ez dela eta ikasleei benetan ikasten lagunduko dien ebaluazio bat bilatzen ari direnentzat. Neurtzeko soilik balio duten proba-errutinatik atera nahi duten horientzat. Eta , ikaskuntzak ulertzea, laguntzea eta eraldatzea ahalbidetuko duten tresnak bilatzen duten hezitzaileentzat.

Konpetentzia espezifikoen, deskribatzaileen eta ebaluazio irizpideen artean galduta sentitzen bazara, masterclass honek konpetentzien ikuspegian ordena eta argitasuna jartzen lagunduko dizu. Izan ere, konpetentzien arabera ebaluatzeak ez du zertan hain konplexua izan behar… nondik hasi badakizu.

Zuk ere uste baduzu ebaluazioa bidezkoa, etikoa, motibatzailea eta baliagarria izan behar dela – ikasleentzat eta zuretzat – masterclass hau zuretzat da.

Zer eramango duzu?

  • Konpetentzien ebaluazioa ulertzeko eta aplikatzeko gako zehatzak. Ikasiko duzu nola eraldatu irizpideak eta konpetentziak ikasgelako praktika erreal bilakatzeko, teknizismoen artean galdu gabe.
  • Ebaluazio moten mapa argia. Ulertuko duzu noiz eta nola erabili hasierako ebaluazioa, hezigarria, hezitzailea, batutzailea… eta zergatik ez den nahikoa amaieran kalifikatzea.
  • Atzeraelikadura eta akatsa ikaskuntzaren parte gisa integratzeko ideia praktikoak. Ikusiko dugu nola aldatu begirada akatsari, eta nola erabili hobetzeko eta motibatzeko palanka gisa.
  • Zuzeneko adibidea: Nola bihurtu ikasgelako jarduera “tradizional” bat zeregin konpetentzial?. Prozesua pausoz pauso erakutsiko dizut.
  • Deskarga daitekeen materiala, erabiltzeko prest. Masterclass honen eduki guztiarekin.

Nork emango du masterclass hau?

Mikel Fernández, prestatzailea eta ikasgelan 27 urte baino gehiagoko esperientzia duen irakaslea.

Urteak daramatzat irakasleekin ebaluazio humanoago, bidezkoago eta erabilgarriago baterako trantsizioan. Badakit konpetentzien arabera ebaluatzea labirinto bat izan daitekeela, baina badakit nola lagundu hortik ateratzen. Masterclass honetan ez dut teoriatik hitz egingo, baizik eta nire praktikan eta irakasle taldeekin egindako prestakuntza saio askotan probatu, doitu eta hobetu dudanetik. Partekatzen dudan guztiak helburu bakarra du: ebaluazioa zama izateari uztea… eta ikasteko tresna izaten hastea.

Maiz egiten diren galderak

Noiz ikusi ahal izango dut masterclass-a?

Nahi duzunean. Sarbidea berehalakoa eta mugagabea da.

Faktura eska dezaket?

Bai, eskatu eta bidaliko dizugu.

Nola ordain dezaket?

Kreditu/dibitu txartelarekin.

Currículum del curso

Ebaluazio Konpetentziala

  • Bideoa eta materiala
    00:00

Valoraciones y comentarios de los estudiantes

No Review Yet
No Review Yet

Hasi gaur zure praktika pedagogikoa eraldatzen

Bertako prestakuntza

Utzi zure informazioa eta eskatu informazio gehiago

Formakuntza hau interesatzen zaizu?

Utzi zure informazioa eta eskatu informazio gehiago