Nerea Goioaga Uriarte dut izena, eta nire eginkizuna da jendeak bizimodu osasungarri integrala izatearen garrantzia ulertzea.
Oso zoriontsu egiten nau hezitzaileei esnatzeko eta hazteko bide horretan laguntzeak, bizitza zoriontsua, lasaia eta energiaz betea bizitzeko helburuarekin.
Osasunaren arloan hasi zuen bere ibilbide profesionala fisioterapeuta gisa lan eginez, baina, egiten zuenarekin bat ez zetorrela-eta, bere bizitzari bira bat ematea erabaki zuen, «Gauza bat egiten zoriontsu ez bazara, aldatu ikuspegiz edo lanaz» aginduari jarraituz. Orduan erabaki zuen Filologia Frantseseko Gradua ikastea, Euskal Herriko Hizkuntza Eskola Ofizialetan hainbat urtez lan egitera eramango zuena.
Bere gorputzak estres-maila handia sumatu zuenez, krisi pertsonal handia izan zuen eta, ondorioz, egiten zuen guztia seko gelditu zen. Bere bizitza gelditu egin zen, zer gertatzen ari zitzaion ulertu gabe. Medikuntza alopatikoak ez zuen bere oinaze handiak arintzea lortzen, eta horregatik bere izatearen sakonenean ikertzen eta ikertzen hasi zen.
Bere gorputzak esaten ziona ulertu beharra zeukan. Zenbait terapia motak eta egoera horretatik ateratzeko autoikasketa askok eraman dute orain den horretara: yoga irakaslea, meditazio eta mindfulness irakaslea eta bizitza coach-a. Gainera, PNI masterreko ikasketak egiten ari da orain, psiko-neuro-endokrino-immunologia klinikoa, osasunari ikuspegi globaletik heltzeko modu bat, gure gorputz guztia lotuta dagoela ulertuta.
Imajinatu beti amestu duzun ongizate- eta gogobetetze-egoera hori lortzen duzula. Nire coaching prozesuen bidez, elkarrekin lan egingo dugu, helburu soiletatik haratago doan eta zuk nahi duzun egoera hori bistaratu eta zehazteko. Kontua da nola sentitu nahi duzun zure eguneroko bizitzan. Egoera ideal horretara eramango zaituzten helburu argiak zehaztuko ditugu, eta, nire laguntzarekin, helburu horiek lortzeko ekintza-plan pertsonalizatua diseinatuko dugu.
Bidaia honetan, zure helburuak betetzeaz gain, benetan nahi duzun bizitza bizitzearen poztasun sakona ere sentituko duzu. Zuri distira egiten eta zure benetako potentziala aurkitzen laguntzeko nago hemen.
Jar zaitez nirekin harremanetan, bide hauetako edozein erabiliz:
Ikastetxe batzuk ez dute behar dutena aurkitzen.
Irakasle batzuk ez dute nahiko luketena lortzen.
Guk ez dizugu esango zer egin. Guk, nola egin erakutsiko dizugu.
© Copyright 2023 Proiektatu