Ebaluazio zentzuduna: tresna hezigarri eta inklusiboak

250,00 

Categoría:

Descripción

XXI. mendeko hezkuntzak ebaluazioaren inguruan dugun ikuspegiaren aldaketa sakona eskatzen du. Sailkapenean eta kalifikazioan zentratuta dagoen ikuspegi tradizionaletik aldentzea eskatzen du. Gure formazioak ebaluazioaren eraldaketa bultzatu nahi du, inklusiboa eta hezigarria den ebaluazioa, ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duena eta haurren eta gazteen garapenaren etapak aintzat hartzen dituena.
Ebaluazioaren inguruan izan dugun ikuspegia desmitifikatu nahi dugu, elkar ulertzea, hobetzea eta motibazioa ahalbidetu dezakeen prozesu bilakatuz. Informazio baliotsua lortzeko aukera bat da, irakaskuntza doitzen lagunduko diguna, zailtasunak identifikatzen eta lorpenak ospatzen. Autoerregulazioa eta metakognizioa ere sustatzen ditu ikuspegi honek, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan aktiboki inplikatzea bilatzen baitu.

Honetaz gain “Ebaluazio zentzudunak” akatsa ikaskuntza iturri bezala ikusten du, ez oztopo bezala. Bestalde, ebaluazio hezigarrirako estrategien erabilera ere sustatzen du, etengabeko atzeraelikadura eraikitzailea bultzatuz eta ikasleari ikaskuntza-helburua lortzeko zer eta nola hobetu behar duen ikustaraziz.

Emaitzak neurtzeaz haratago doan ebaluazio bat proposatzen dugu; ikaskuntza prozesua lagundu eta aberastean oinarritzen dena, irakasleen hausnarketa eta benetako ebaluazio praktikak bultzatuz, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuz, beraien lana eta esfortzua aintzat hartuz eta etengabeko hobekuntza bideratuz. Azken batean, ikaslearen garapen integrala sustatzeko eta hezkuntza bidezkoago eta eraginkorragoa lortu nahian, ebaluazioa prozesu dinamiko eta eraldatzaile bihurtzeko beharrezkoak diren tresnak eta estrategiak eskaintzen dizkie irakasleei formazio honek.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Ebaluazio zentzuduna: tresna hezigarri eta inklusiboak”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *